Galdakaotik Hartortxu Rock jaialdira joateko autobusa antolatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mario Guti
Abenduaren 28an ospatuko da aurtengo Hatortxu Rock Atarrabian eta jaialdira joateko autobusa antolatuko du Ernaik Hego Uribetik. Galdakaon ere geltokia izango du, udaletxe aurrean.
Hartortxu Rock elkartasun jaialdia 2025ean amaituko dela jakinarazi zuten duela hilabete batzuk antolatzaileek. Horren aurretik ordea eta ohi dutenez, edizio berria antolatuko dute abenduan Atarrabian. Zehazki, abenduaren 28an izango da eta besteak beste, ETS, Süne, Lehendakaris Muertos eta Tatxers ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hego Uribetik Atarrabiara joan ahal izateko autobusa antolatu du Ernaik eta honek Basaurin, Galdakaon—udaletxe ondoan— eta Ugaon izango ditu geltokiak. Autobusa 13:45ean abiatuko da eta jaialditik aldiz 06:00etan egingo du itzulera.
Autobus hau hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta Galdakaon Herriko Bentan egin daiteke, 17 euroko prezioan.