Galdakoztar bat eta usansolotar bat Rockein jaialdiko finalerako sailkatu dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Rockein lehiaketaren aurtengo edizioaren finala azaroaren 18an izango da, Basauriko Social Antzokian. Hainbat sariren artean, tokiko artistarik onenari emango zaio, eta honetan, besteak beste, galdakoztar bat eta usansolotar bat dira finalistak euren taldeekin batera.
Urtero eskualdean antolatzen den Rockein lehiaketaren aurtengo 11. edizioaren finala azaroaren 18an izango da, Basauriko Social Antzokian. Ekitaldian lau kategoriatan emango dira sariak: artistarik onena; euskarazko artistarik onena; Eskarabillera saria eta tokiko artistarik onena.
Azken honetan Andoni Alonso galdakoztarra eta Aingeru Guerrero usansolotarra finalistak dira, euren taldeekin batera. Islabat eta Sweet Rage dira taldeak eta Empire of Diseaserekin batera lehiatuko dute.
Kategoria nagusiko finalistak aldiz Ben Santana, Lova Lois eta Nun taldeak dira. Lova Loisek eta Nunek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Nunek eta Islabatek, ostera, euskarazko artistarik onenaren saria jasotzekoa.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 191 talde eta artistak eman du izena, zortzigarren urtez jarrain parte hartze marka gaindituz.