Gusak da Santakurtzetako kuadrila irabazlea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Naiara Pérez de Villareal
Atzo amaitu ziren Santakurtzak eta urtero moduan Kuadrilen Txapelketako sariak banatu ziren gauean. Gusak taldea izan da irabazlea, Antzeko bigarrena eta Dekantzekoz hirugarrena. Hemen batu du BINKEk emaitza guztien txostena.
Santakurtzen erdibidean Erdu Mizkatan zioan aurtengo Kuadrilen Txapelketako lehenengo postuan, baina behin jaiak amaituta beste talde batek lortu du garaipena lehia estu baten ostean: Gusak. Bigarren postua Antzeko kuadrilak lortu du eta hirugarrena aldiz, Dekantzekoz taldeak.
Hauek dira lehen bost sailkatuak aurtengo Kuadrila Txapelketan:
- Gusak: 573
- Antzeko: 560
- Dekantzekoz: 548
- Erdu Mizkatan: 540
- Trikiriki: 531