Haurreskoletan aurrematrikulazioa egiteko epea zabalik dago

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: M. P.

Zabalik dago 2022 eta 2023 urteetan jaiotako umeak haurreskoletan aurrematrikulatzeko epea, maiatzaren 16ra bitarte. Udalak jakinarazi duenez, Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua doakoa izango da ohiko asistentzia bermatzen duten ikasleentzat.

Zabalik dago dagoeneko haurreskoletan aurrematrikulazioa egiteko epea. Maiatzaren 16ra arte egin ahal izango da eta 2022 eta 2023 urteetan jaiotako umeak aurrematrikulatu ahal izango da.

Udalak jakinarazi duenez, hainbat aldaketa izango dira hurrengo ikasturteari begira Galdakao eta Usansoloko haurreskoletan. Haien artean, 2023-2024 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua doan izango da, hilean gutxienez % 80ko asistentzia betez gero.

Bestalde, haurreskola guztiek ordutegi bera edukiko dute, gaur egun ez bezala; hortaz, 8:00etatik 16:00etara izango dira zabalik.

Ekainaren 14an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta 30ean behin betikoak. Ikasturtea ordea irailaren 6an hasiko da.

Matrikulazioa haurreskoletan bertan gauzatu beharko da honako ordutegietan:

Katamar Haurreskola

Olabarrieta auzoa, 21

Tel. 94 426 21 39

katamar.galdakao@haurreskolak.eus

Matrikulak jasotzeko ordutegia: 13:30-14:30

Obaba haurreskola

Unkina plaza z.g.

Tel 94 456 00 24

obaba.galdakao@haurreskolak.eus

Matrikulak jasotzeko ordutegia: 13:00-14:00

Bizkai haurreskola

Agirre Lehendakariaren plaza z.g.

Tel. 94 456 02 65 / 688862844

bizkaia.galdakao@haurreskolak.eus

Matrikulak jasotzeko ordutegia: 13:00-15:00