Jaietako kuadrila txapelketan «ondo pasatzeko» dekalogoa sortu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Click eta Click
Ordu batzuk barru hasiko dira Santakurtzak eta kuadrila txapelketan «ondo pasatzeko» helburuz dekalogo bat sortu dute Galdakaoko elkarte eta kuadrilek. Hemen batu ditugu dekalogoaren hamar puntuak.
Jai giroan murgilduko dira galdakoztarrak hurrengo hamar egunetan zehar Santakurtzekin. Aurten ere egitarau anitza prestatu dute Udalak, Jai Batzordeak eta eragileek, Binkek jaso zuen moduan.
Besteak beste, kuadrila txapelketa antolatu dute eta honetan «ondo pasatzeko» helburuz, dekalogo bat sortu dute herriko elkarte eta kuadrilek. Dekalogoak hamar puntu ditu eta hemen batu ditugu:
- Ondo pasatu: irri egin eta disfrutatu
- Errespetua izan: pertsona orok dugu eroso egoteko eskubidea
- Osasuntsu lehiatu: irabaztea ez da garrantzitsuena
- Harro egon: harro egoteko moduko txapelketa daukagu
- Elkarlanean aritu: denon artean eta boluntarioki egiten dugu posible
- Enpatia izan: zaindu zu zaindua izan nahiko zenukeen bezala
- Animatu eta zoriondu
- Eredu izan
- Konfiantza izan: konfiantza izan antolakuntzan
- Ulerkorra izan: arazoen aurrean entzule izango gara