
Jokaldiko Juantxu Urkiagak talde berria sortu du, ‘Ia ba!’
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ia ba! taldea
Jokaldi taldean aritutako Juantxu Urkiaga abeslariak ‘Ia ba!’ talde berria sortu du beste hiru kiderekin batera: Ia ba! Bandak 70, 80 eta 90 hamarkadeetako euskal soinu eta abestiak jotzen ditu zuzenean.
Galdakoztartzat daukagun Juantxu Urkiaga abeslaria Jokaldi taldearekin egin zen ezaguna, ‘Ai ze polita’ bezalako kantekin. Orain beste talde bat sortu du, ‘Ia ba!’ izenpean, Luis Mateos, Alfredo Carames eta Eloy Urrejolarekin batera.
Bandak 70,80 eta 90 hamarkadeetako euskal soinu eta abestiak zuzenean jotzen ditu. «Bertako eta orduko estilo desberdinak barriro be plazaratzea eta, bide batez, garai horretan kontzertuetan izaten ziran sentsazioak berbiztu eta bizitzea da gure proiektua», adierazi du taldeak.
Itoiz, Mikel Laboa, Txomin Artola, Errobi, Benito Lertxundi, Sorotan Bele, Delirium Tremens, Akelarre, Xabier Lete, Hertzainak, Oskorri, Kortatu, Niko Etxart eta Zarama taldeen abestiak eskaintzen dituzte kontzertuetan, besteak beste.