Jose Luis Sagredo hil da, Galdakaoko EAJren presidente eta Bizkaiko batzarkide ohia
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko EAJ-PNV
Bizkaiko EAJren batzarkide eta Galdakaoko Uri Buru Batzarreko presidente sei urtez izan zen Jose Luis Sagredo zendu da bart, 70 urte zituela.
Urriaren 7tik 8ra bitarteko goizaldean zendu da Jose Luis Sagredo Zabala, 70 urte dituela. Sagredok ibilbide oparoa egin zuen Euzko Alderdi Jeltzalearen barruan, eta berebiziko karguak ere hartu zituen bere gain: EAJko Lurralde Batzarreko ahaldun sartu zen 2013an, hil berri zen Idoia Mendiolagarairen ordez, eta 2015era arte izan zen batzarkide.
Galdakaon, berriz, bertako Uri Buru Batzarreko diruzain aritu zen eta baita presidente ere, sei urtez. EHUren Sarrikoko fakultatean Ekonomi eta Enpresa Zientzietako lizentziatua izan zen Sagredo. Binkekidea ere bazen. Jaiotzez basauritarra zen, baina bere bizi luzeena Galdakaon egin zuen, bertan seme-alaba banaren aita izanik.
Bere ingurukoek «pertsona oso alaia» zela diote, eta «unerik txarrenetan be beti umoretsu eta inguruko guztiak animatzeko prest» egoten zena zen Jose Luis Sagredo. Bera agurtzeko hileta elizkizuna urriaren 10ean, martitzena, egingo da Galdakaoko Santa Maria eleiz parrokian 19:00etan.
*Argazkian, Jose Luis Sagredo, lehenengo ilaran eskumatik hasita bigarrena.