BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Juan Karlos Irizar hil da, Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ohia

Juan Karlos Irizar hil da, Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ohia

Binke
2021-04-22
737
0

Heriotza
BINKE / 2021eko apirila

Juan Karlos Irizar hil da, Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ohia

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Goiena.eus

Hogei urtetik gora Galdakaoko Udal Musika Bandako eta Zaletasuna abesbatzako zuzendari izandako Juan Karlos Irizar oñatiarra gaur zendu da Aizarnazabalen, bere etxean. Albiste honetan bere ibilbide izugarriaren errepaso arina egin dugu.

Euskadi Irratiak gaur arratsaldean eman du berria: Juan Karlos Irizar musikagile eta musika-zuzendaria hil egin da. Berria entzun eta berehala jarri da Binke notizia eman duen kazetariarekin, berria baieztatzeko, eta honek konfirmatu egin dio aldizkari honi. Gertukoek jakinarazi dute Irizar hilik aurkitu dutela gaur, eguena, 15:30 aldera bere etxean. Heriotzaren zergatia ez dute oraindik argitu.

Juan Karlos Irizar (1951-2021) Oñatin jaio zen, eta musika ikasketak Donostiako, Madrilgo, Pabeko eta Erromako Santa Zezilia Goi-Eskolatan egin zituen. Bere ibilbide profesionalean hainbat orkestratako zuzendaria izan da, hala nola, Bartzelonako Lizeoko Orkestra Sinfonikoan, Pabeko Kontserbatorioko Orkestran, Erromako Santa Zezilia Akademiako Orkestran edo Donostiako Schola Cantorum abesbatzan. Azken urteak Arrasateko Aita Menni ospitaleko abesbatzako zuzendaria eman ditu, bertan musikoterapia saioak ere eskaintzen.

Hala ere, Irizarrek albiste honetan sartu ezin daitekeen ibilbidea egin du: atera dituen 30 diskak, dozenaka partituren liburuak, filme eta dokumentaletako soinu bandak, antzerkietarako musika piezak, Donostiako Iradier baleta, Gasteizko Samaniego baletetako musika, Zinemaldiako ereserkia…

Baina Galdakaok beste arrazoi gertukoago bategatik gogoratuko du beti oñatiarra: hogei urtetik gora eman zituen Galdakaoko Udal Musika Bandako zuzendari, baita aurretik Zaletasuna abesbatzako zuzendari ere. Eta lotura handia zuen gure herriarekin Irizarrek. Horren erakusle dira, besteak beste, Galdakao inspirazio iturri hartuta argitaratu zituen piano-diskak —«La memoria histórica de un pueblo llamado Galdakao» (2012) eta «Galdakao eta bere auzoak» (2014)—, Galdakaorentzat 1988an eta 2010ean egin zituen ereserkiak, baita Galdakaoko Udalaren Euskara Arloak sustatutako «Zuztarretatik ahora» proiekturako sortu zuen «Orbelak airez aire» kantua ere.

Galdakaoko kulturak eta, musikak oro har, asko zor dio Juan Karlos Irizarri. Gugan bego, maisu.

https://www.youtube.com/watch?v=2hnpOfIZta8

Getariako Musika Bandak grabatu zuen Juan Carlos Irizarren «Bekea» pieza, Galdakaoko auzoari eskainitakoa.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ibon Garcia zinegotziak dimisioa eman du gutun ...

Hurrengo albistea

Udal Gobernuak 13 milioi euro gehituko dizkio ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaAlbisteak

    Galdakaoko Musika Banda Da Capok kontzertua eskainiko du Valentzian

    2023-07-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 56. edizioa, eguenetik domekara bitarte

    2024-11-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Euskal Herriko inauterien topaketa ospatuko dute barikuan Urreta eskolan

    2024-02-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko etxegabetze bi salatzeko manifestaziora deitu dute

    2022-11-28
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Maider Legarretak eta Aitor Zorriketak kontzertua eskainiko dute bihar Urki Kafean

    2023-10-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko EAJk «herritarren bizi-kalitatea hobetzeko» 22 neurri proposatu ditu

    2024-11-28
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu