Kiroldegietako langileen grebaren ondorioz galdutako dirua bueltatuko die Galdakaoko Udalak erabiltzaileei
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: @euke77
Galdakaoko kiroldegietako langileek hainbat greba egun egin dituzte «hitzarmen koletibo duina» eskatzeko, eta honen ondorioz zenbait ikastaro bertan behera geratu dira azken asteetan. Erabiltzaileei hauen dirua bueltatutako diela jakinarazi du Galdakaoko Udalak.
ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deituta, Bizkaiko kiroldegietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute «hitzarmen kolektibo duina» eskatzeko. Galdakaoko kiroldegietako langileek ere bat egin dute deialdiarekin eta hainbat greba egun egin dituzte azken asteetan.
Honako egunetan izan dira lan etenaldiak: abenduaren 11 eta 12an, eta urtarrilaren 24, 27 eta 30ean, 09:30etik 11:30era eta 17:30etik 19:30era.
Egun hauetan zenbait ikastaro bertan behera geratu behar izan dira eta honen aurrean, Galdakaoko Udalak jakinarazi du erabiltzaileei dagokien dirua itzultzea. Jaso ez dituzten saioei dagokien diru kopuru proportzionala itzuliko die, ofizioz, gatazka amaitutakoan. Ondoren, Udala bera konponduko da Guedan enpresa arduradunarekin, enpresak bueltatu beharreko diruari buruz.
Gatazka «lehenbailehen» konpontzeko ahalegina eskatu, eta liskarra lehenago konpontzen ez bada langileek otsailaren 6rako greba eguna deitua dutela gogorarazi du Galdakaoko Udalak.