«Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon
Aldarrikapena
BINKE / 2022ko otsaila
«Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon
ARGAZKIA: Efe agentzia
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
Bihar, eguaztena, «Lan erreforma honi ez» oihukatzeko manifestazioa egingo dute Euskal Herriko zenbait lantoki eta herritan, baita Galdakaoko Kurtzeko plazan ere, 12:00etan.
Urtarrilaren 30ean, domekarekin, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk deituta, milaka herritarrek Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko kaleak zeharkatu zituzten Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu duten lan erreformaren aurka.
Orain, gehiengo sindikal horrek aldarrikapena lantokietara eta herrietara eramateko deia egin dute biharko, otsailaren 2rako. Horrela ba, Galdakaok ere manifestazioa egingo du bihar, eguaztena, Galdakaoko Kurtzeko plazan 12:00etan hasita, «Lan erreforma honi ez» oihukatzeko.