BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Euskararen Eguneko ekitaldirako beste 30 gonpidapen jarri dira eskuragai

      2023-12-01
      0
    • Pantxoa Karrere ere izango da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldian

      2023-12-01
      0
    • ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaon «zaintza negozio bat ez ...

      2023-12-01
      0
    • Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da bihar Galdakaon

      2023-12-01
      0
    • Usansoloren segregazio prozesuak haserrea eragin du EAJ eta EH Bilduren artean

      2023-11-30
      0
    • Aitor Montesi babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute biharko

      2023-11-30
      0
    • Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin zion Oier Ibarretxe galdakoztarrari

      2023-11-29
      0
    • Antzezlan bi eta kontzertu bat hartuko ditu Torrezabalek asteburuan

      2023-11-29
      0
    • Amaitu dira Euskararen Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak

      2023-11-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

      2023-11-20
      0
    • Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar: «Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu ...

      2023-10-23
      0
    • Haizea Egiarte: «Neskek patioaren erdigunea hartzeko eskubidea dute»

      2023-10-22
      0
    • Unkina eskolako irakasle jubilatuak: «Asko zaindu deutsagu alkarri Unkinako eskolan»

      2023-10-22
      0
    • Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide ...

      2023-09-25
      0
    • Gaizka Sainz: «Urte osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»

      2023-07-24
      0
    • Nagore de la Torre: «Ez nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!»

      2023-06-19
      0
    • Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

      2023-05-23
      0
    • Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

      2023-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskara eta euskera», Joanes Urkixo

      2023-11-20
      0
    • «Lukainka», Manu Etxebarria

      2023-11-20
      0
    • «Gure konpromisoak betetzen ditugu», Usansoloko EAJ-PNV

      2023-11-17
      0
    • «Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe

      2023-10-31
      0
    • «Galdakao harrizko herria», Estibaliz Apellaniz

      2023-10-22
      0
    • «Andra Mari eliza emakume batek eraiki zuen», Aitzol Altuna

      2023-10-22
      0
    • «Urri bigarrena», Manu Etxebarrria

      2023-10-22
      0
    • «(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

      2023-09-25
      0
    • «Marmokologoak», Julen Gabiria

      2023-09-25
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Eraldaketarako indar berriak

      2023-11-20
      0
    • Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

      2023-11-20
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Euskara eta euskal kultura oinarri, proiektu herrikoia gara» | Publierreportajea

      2023-11-17
      0
    • ARGAZKIAK | 1983ko uholdeak 34 iruditan

      2023-10-03
      0
    • Euskararen komunitatea sendotzera goaz

      2023-09-25
      0
    • 1983ko uholdeak iruditan

      2023-09-25
      0
    • Hauek dira Galdakaoko Santakurtzetako pregoilari izateko 2023ko 15 hautagaiak

      2023-06-22
      0
    • Galdakaoko txokoak iruditan

      2023-06-19
      0
    • Carmen Almansaren margolanak

      2023-06-19
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Ligatzea sare sozialetan», Maria Casillas

«Ligatzea sare sozialetan», Maria Casillas

Binke
2023-02-20
824
0

Maria Casillas Chueca
BINKE / 2023ko otsaila

Dena aldatu da. Guztiz aldatu da. Komunikatzeko modua, maitatzeko modua, hitz egiteko modua… eta, horrekin batera, ligatzeko modua ere. Gero eta ohikoagoa da ikustea harreman sentimentalek zein sexualek sare sozialetan dutela abiapuntua. Baina, arazo bat al da? Askotan entzun izan dut sare sozialetatik ligatzea ez dela erreala. Ezin dela bi pertsonen arteko konexioa sortu pantaila bat tartean egonda. Ezin dela inor ezagutu WhatsAppa dela medio. Baina nik, pertsonalki, ez dut hori uste…

Egia da tabernan aurrez aurre ezagutu, hitz egin, dantzatu, konektatu, maitemindu eta momentu horretan gertuen dagoen hotelera eskapada bat egiteak bere xarma daukala. Baina, ez gaitezen engainatu: gaur egun oso zaila da hori lortzea. Eta, lortzeko aukera izan arren, ez dugu egiten. 

Lehen esan dudan bezala, dena aldatu da. Egun ez dago lehen zegoen konfiantza. Pelikuletan bakarrik mantendu da erromantizismo utopiko eta kaltegarri hori. Norbait aurrez-aurre ezagutzean egiten den lehenengo gauza Instagrama, telefono zenbakia edo Facebooka ematea da. Ez dago ohiturarik norbere buruari amain emateko. Gezur hutsa da «aurrez-aurreko» ligatze hori. Nire galdera da, zein diferentzia dago orduan? Zein da desberdintasuna? Instagrametik gustuko dut bat eman eta hortik elkarrizketa bat sortzeak zergatik ez dauka aurrez-aurre ezagutzearen eta bost minutu igaro ostean WhatsAppetik hitz egiten egotearen baliozkotasun berdina?

Gainera, jende askorentzat abantaila besterik ez da. Nork ez du inguruan pertsona oso lotsati bat? Edo parrandan irtetzea gustatzen ez zaion norbait? Eta denborarik ez duen lagunik? Denok ezagutzen dugu baten bat. Sare sozialengatik izango ez balitz, pertsona ixil eta lanpetu hauek ligatzen dutena baino askoz gutxiago ligatuko lukete. Zergatik? Ez delako ausardiarik behar lehen pausua emateko, eguzkiaren emotikono sinple eta bakar batekin nahikoa da elkarrizketa bat hasteko.

Beraz, arazoa ez da lehen pausua sare sozialeetatik ematea. Arazoa muxu batek eragiten duen berotasuna emotikono hotz batekin ordezkatzea da. Besarkada bateko momentu eternalaren lekua, mezu iragankor batek hartzea, edo «maite zaitut» lotsati eta zintzo batek pantailaren beste aldean zentzua galtzea. Hori da arazoa, aurreko hau ohitura bihurtzea.

Baina, teknologiak duen tranpa horretan jauzten ez bazara, lagun, nire ustez, ez dago inolako arazorik.

Pd: Bidali WhatsApp hori, irrikitan zaude eta.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ondare katalogoari buruzko 21 galderen erantzunak banatu ...

Hurrengo albistea

Izaskun Rekalde: «Euskararen normalizaziorako, politikoek erabaki ausartak ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziakOhiko kolaboratzaileak

    «Gilead etxean», Ainara G. Goitiandia

    2023-07-24
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Bozkatuko dut», Kepa Apellaniz

    2017-07-21
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Bisera buruan», Joanes Urkixo

    2020-09-28
    Binke
  • Gure berbaz

    «Maiatz-zuhaitzak»

    2019-05-17
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Sasoiz gagoz», Dativo Golzarri

    2017-09-15
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Heziketaren bilakaera», Jon Salcedo

    2019-01-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Euskararen Eguneko ekitaldirako beste 30 gonpidapen jarri dira eskuragai

Torrezabal Kultur Etxeak ekitaldi berezia hartuko du domekan, abenduak 3, Euskararen Egunaren harira. Hitzorduan hainbat eragile...
  • Pantxoa Karrere ere izango da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldian

    Galdakao
    2023-12-01
  • ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaon «zaintza negozio bat ez dela» aldarrikatzeko

    Galdakao
    2023-12-01
  • Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da bihar Galdakaon

    Galdakao
    2023-12-01
  • Usansoloren segregazio prozesuak haserrea eragin du EAJ eta EH Bilduren artean

    Usansolo
    2023-11-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu