BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Metroa Galdakaora eta Usansolora ekartzeko lanak «laster» lizitatuko dira

Metroa Galdakaora eta Usansolora ekartzeko lanak «laster» lizitatuko dira

Binke
2022-09-27
782
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Eusko Jaurlaritza, 2022ko otsaileko artxibotik

Gaur ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak Metroa Galdakaora 2027an eta Usansoloko Ospitalera 2029an iristeko lanak laster lizitatuko dituela. Beraz, dena ondo bidean, obrak 2023ko udaberrian hasi beharko lirateke.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuak iraileko azkenaurreko astean aurreratu zuen informazioa Encuentros SER Euskadi jardunaldietan: «Bizkaian Metroaren 4. eta 5. lineen garapenean murgilduta gaude. Laugarren lineari dagokionez, urtea amaitu baino lehen Amezola eta Abando arteko zatiaren eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitatuko dugu. Eta bosgarren linean, aurreratu nahi dizuet datorren asteartean Gobernu Kontseiluak argi berdea emango diola obrak laster lizitatzeko aukera emango digun hitzarmenari».

Martitzena iritsi da eta gaur, irailak 27 dituela, baieztatu dute berria bai erakunde arduradunek zein Galdakaoko Udalak ere: «Lanak lizitatzeko prozesuari bide emateko hitzarmena sinatzear dira Eusko Trenbide Sarea, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia». Horrela ba, Udalak pozez hartu du berria eta adierazi «Aperribaitik, Bengoetxetik eta Galdakao erdigunetik igarota Usansoloko Ospitaleraino iritsiko den Metroaren 5. linea egiteko proiektuaren prozedurak beste urrats bat egin dela».

Lanak lizitatu eta beraz, horrek esan gura du obrak zein enpresak egingo dituen urte honen amaieran esleituko dela eta —dena ondo bidean— eraikitze lanak 2023ko udaberrian hasiko direla, Iñigo Urkullu lehendakariak, Iñaki Arriola sailburuak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aurtengo otsailean prentsaurrean iragarri zuten bezala.

Iragarpenen arabera, 2027an iritsiko da Metroa Galdakaora eta 2029an Usansoloko Ospitalera, eta bide horretan dagokion pausoa eman da gaur: lanak nork egingo dituen erabakitzeko lizitazio prozesuari bide eman zaio. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du Metroaren 5. linea hau egiteko 360 milioi euro bideratuko direla eta diru hori erdibana jarriko dutela Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, 2029ra bitartean. Orduan aurreikusten da amaituko direla lan guztiak.

Udalak egindako argibideen arabera, «linea berriarekin 6,3 kilometro luzatuko da Metroa», eta faseka egingo dira lanak: 

  1. Sarratu-Aperribai: 1.540 metroko luzera eta 88,2 milioi euroko kostua izango du.
  2. Aperribai-Galdakao erdigunea: 2.800 metroko luzera izango du eta 91,3 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da. Bengoetxen geralekua izango du, eta Lehendakari Agirre plazan izango du helmuga. Lehen bi faseak 2027an amaitzea espero da.
  3.  Galdakao erdigunea-Usansoloko Ospitalea: 1.930 metroko luzera eta 57,3 milioi euroko kostua izango du. 2029 hasierarako martxan espero da. Ospitaleko geltokian, Durangaldea eta Busturialdeara Eusko Trenek dituen trenekin lotuko da.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Kirol Bonoa urriaren 3tik eskatu ahal izango ...

Hurrengo albistea

Click&Click elkarteak «Galdakaoko begiradak» batu gura ditu ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Mercedes Salguerok eta José Manuel Bautistak liburuak aurkeztuko dituzte Torrezabalen

    2023-03-07
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Palestinaren aldeko kanpaldia antolatuko dute bihar Galdakaon

    2024-05-29
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Twitter erabiltzeari utziko dio BINKEk, eta BlueSky sarean kontua ireki du

    2025-01-22
    Binke
  • Aktualitatea

    Ibon Hernandoren ‘Escrito por Ib’, gidoi onenaren saria Sansilvestrale jaialdian

    2024-09-03
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ekialde Hurbilera janaria bidaltzeko bilketa antolatu du Zaporeak proiektuak Galdakaon

    2023-02-10
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

    2025-06-17
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

Galdakaoko Udalak «euskara zaintzeko eta biziberritzeko konpromisoa nabarmen indartu du azken urteotan» eta ildo honetan..
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23
  • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» erakustaldian

    Galdakao
    2025-06-22

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu