Pedro Maria Cresporen ‘El continente olvidado’ erakusketa hartuko du Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Torrezabal Kultur Etxeak Pedro Maria Cresporen ‘El continente olvidado’ erakusketa hartuko du. Urriaren 9tik 20ra pastel teknikaren bitartez egindako obren bilduma izango da ikusgai.
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak kulturari lotutako hainbat ikuskizun eta ekimen hartzen ditu urtean zehar. Erakusketak ere Udalak eskaintzen duen programaren parte dira eta urrian berri bat ikusteko aukera izango dute auzokideek.
Pedro María Cresporen obra ikusi ahal izango da Torrezabalen, zehazki ‘El continente olvidado’ izeneko bilduma, pastel teknikaren bitartez egindakoa.
Urriaren 9tik 20ra bitarte izango ikusgai Torrezabal Kultur Etxeko 2. solairuan astelehenetik ostiralera
17:30 – 20:30 ordutegian.