Pontzi Zabalako espaloia hobetzen ari da Galdakao Udala, erorketak saihesteko helburuz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Azken urteean hainbat pertsona jauzi dira irrist eginda Pontzi Zabala kalean eta hau ekiditu nahi du Galdakaoko Udalak. Horretarako, hobetze lanak egiten ari da, makina berezi batekin zorua zakarrago bihurtuz.
Kale jendetsua eta aldapa handikoa da Pontzi Zabala eta azken urteetan hainbat pertsona jauzi dira honetan irrist eginda. Honen aurrean, konponbi bat eskatu zioten herritarrek Galdakaoko Udalari eta honek ez labaintzeko produktuak eman izan ditu.
Udalak adierazi duenez, neurri honekin ez du helburua lortu eta euriak kalea labainkor egiten jarraitu du. Horregatik, neurri «eraginkorragoa» hartu du orain: espaloiko zorua lakartzea erabaki du.
Langileak hasi dira dagoeneko lanean eta makina berezi batekin zorua zakarrago bihurtzen ari dira. «Laprast egitea saihestuko du horrek», azaldu dute Udaletik.