
Risoterapia tailerra eskainiko dute Galdakaoko adinekoentzat
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Atenzia
Galdakaoko Udalak adinekoei zuzendutako hiru ekintza antolatu apirilean. Besteak beste, risoterapia tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko du apirilaren 28tik aurrera, astelehenero.
Zahartze aktibo eta osasungarriago bat sustatzeko helburuz, herriko adinekoei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu Galdakaoko Udalak urtean zehar. Hilabete honetarako zehazki, hiru prestatu ditu eta hauetako bi pasa den astean izan ziren.
Hirugarrena aldiz, apirilaren 28tik aurrera izango da, astelehenero. Zehazki, risoterapia tailerretan parte hartzeko aukera izango dute adinekoek. Taldeak 20 lagunekoak izango dira eta parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabalik dago.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenean 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.