Sagardotegira irteera antolatu dute Hego Uribeko Berbalagunek martxoaren 11rako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea
Euskararen erabilera sustatu eta harremanak indartzeko asmoz, Hego Uribeko Berbalagunek sagardotegira irteera antolatu dute martxoaren 11rako. Zarauzko Arizia sagardotegian izango da bazkaria eta aurretik Zumaiako flyscha bisitatuko dute.
Aurten ere sagardo garaian murgiltzeko aukera eskainiko dute Hego Uribeko Berbalagunek. Zehazki, sagardotegira irteera antolatu dute martxoaren 11rako eta jada izena eman daiteke, 50 euroko prezioan.
Geologo baten eskutik Zumaiako flyschera bisita egiten hasiko da eguna eta ostean Zarautzen pote batzuk hartzea aurreikusi dute. Ondoren, Zarautzen bertan kokatutako dagoen Arizia sagardotegian bazkalduko dute eta arratsaldean Hernanin jarraituko dute parranda.
Goizeko 10:00etan irtengo da autobusa Basauritik, San Jose ikastetxetik, eta Galdakaon 10:15ean geldituko da, Ardanza parkean. Buelta ordea, 22:00etan izango da.
Dagoeneko izena eman daiteke hegouribe@aek.eus helbidera idatziz, 607146855 telefonora deituz edo AEKko euskaltegietan.