Sagardotegira irteera antolatuko dute Hego Uribeko Berbalagunek apirilaren 20an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Sagardoa Route
Euskararen erabilera sustatu eta harremanak indartzeko asmoz, Hego Uribeko Berbalagunek sagardotegira irteera antolatu dute apirilaren 20rako. Andoaingo Gaztañaga sagardotegian izango da bazkaria.
Aurten ere sagardo garaian murgiltzeko aukera eskainiko dute Hego Uribeko Berbalagunek. Zehazki, sagardotegira irteera antolatu dute apirilaren 20rako eta jada izena eman daiteke, 50 euroko prezioan.
Goizean Astigarragako museora bisita egingo dute, ostean pote batzuk hartuko dituzte herrian eta ondoren Andoaingo Gaztañaga sagardotegian bazkalduko dute.
Goizeko 10:00etan irtengo da autobusa Basauritik, San Jose ikastetxetik, eta Galdakaon 10:15ean geldituko da, Ardanza parkean. Buelta ordea, 22:00etan izango da.
Dagoeneko izena eman daiteke hegouribe@aek.eus helbidera idatziz, 607146855 telefonora deituz edo AEKko euskaltegietan.