BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Lorea Taberna eta Kome y Kalla, Galdakaoko II. Pintxo Ibilbideko irabazleak

      2025-06-18
      0
    • Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

      2025-06-18
      0
    • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

      2025-06-18
      0
    • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

      2025-06-17
      0
    • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

      2025-06-17
      0
    • Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

      2025-06-17
      0
    • N-634 errepideko bi zati moztuko dira gauez gaurtik barikura bitarte

      2025-06-17
      0
    • ARGAZKIAK | Gorka Urbizuk lepo bete zuen Galdakaoko Torrezabal

      2025-06-16
      0
    • Aperribaiko laugarren igogailua eraikitzeko lanak hasi dira

      2025-06-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›San Juan bezperarako gazte sortzaile berrien bila ari da Zizpa

San Juan bezperarako gazte sortzaile berrien bila ari da Zizpa

Binke
2022-06-08
720
0

Kultura
BINKE / 2022ko ekaina

San Juan bezperarako gazte sortzaile berrien bila ari da Zizpa

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa

Azken urteetan hasitako dinamikarekin jarraituz, aurreko urteen antzera aurten ere San Juan bezpera antolatzeko asmotan dagoela helarazi du Zizpak. Berriki sareetan jakinarazi dutenez, Galdakaon aurki daitezkeen gazte sortzaileak bistarazi nahi ditu konpartsak, eta honetarako deialdi zabala egin dute.

Urte berezia ari da ospatzen aurten Zizpa Gazte Konpartsa. Duela 25 urte jaio zen, eta urteurren honi bestelako kutsu bat eman nahi izan diote, ekintza bat —edo gehiago— antolatzen hilabete bakoitzean. Joan den astelehenean eman zuten jakitera sareetan ekainean zehar eskuartean dituzten ekintza nagusiak zeintzuk diren: batetik, konpartsara jende berria erakartzeko asmoz bilera ireki bat antolatu dute ekainaren 17an, 19:00etan Ardanza Parkean, «lunch» eta trikipoteo batez lagundua izango dena.

Aurreko hau ez da ordea hilabete honetarako prestatu duten egite bakarra. Goiko lerroetan esan bezala, orain gutxi zabaldu zuten sareetan aurten ere direla San Juan bezpera antolatzekoak. Konpartsak Binkeri helarazi dionez, datorren ekainaren 23an bi izango dira egunaren baitan eskuartean dituzten ideiak: gazte sortzaileen azoka eta gazte sortzaileen kontzertuak.

Ez da berria konpartsak halakorik antolatzen duela San Juan bezperako egunean. Iaz, esaterako, Kurtzeko frontoia lepo bete zuten Momoak Talde Feministarekin batera antolaturiko kontzertuetan. Edo, pandemia aurretik ere egin zuten antzeko ezer. Aurten berriz «aurpegi berrien bila ari dira», bai musika arloan eta baita sormenarenean. Jada lotuta dituzten kontzertuez gain, «orain arte ezagunak ez diren musikari berriak taula gainean ikusi nahi dituztela nabarmendu dute» kontzertuei dagokienez, edo, sormenarekin lotura duen bestelako modalitate orotan diharduen edozein gazte —idazle, argazkilari, arropa edo telazko poltsa egile, jostun, margolari, garagardo ekoizle, artisau,…— ere bertan parte hartzera gonbidatu dute antolatzeko asmoa duten azokara.

Asmorik izatekotan, harremanetan jartzeko sareetatik idatzi edo norberak ezagunak izan ditzaken konpartsako edozein kiderengana jo beharra dagoela helarazi diote Binkeri.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Umore Ona futbol taldearen lehenengo titulua irabazi ...

Hurrengo albistea

Uztailean aire librean eskainiko diren filmak aukeratu ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Usansoloko IX. Gazte Eguna apirilaren 5ean ospatuko da

    2025-03-13
    Usansolo
  • Aktualitatea

    ARGAZKIAK | Ehunka herritar batu ziren atzo, Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko

    2025-01-27
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Kale mozketak eta trafiko desbideratzeak ekarriko dituzte Aperribaiko igogailu berriaren lanek

    2022-07-18
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Aperribai eta Galdakao arteko Metroaren zatiko obrak irailean hasiko dira

    2023-06-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek hamahiru eguneko greba egingo dute

    2023-03-15
    Usansolo
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Usansoloko jaiak maiatzaren 6tik 8ra bitarte ospatuko dira

    2022-04-14
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Lorea Taberna eta Kome y Kalla, Galdakaoko II. Pintxo Ibilbideko irabazleak

Maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 8an bukatu zen Gertutasuna ostalaritza elkarteak eta Udalak antolatutako Galdakaoko Pintxo...
  • Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

    Galdakao
    2025-06-18
  • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

    Galdakao
    2025-06-18
  • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2025-06-17
  • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

    Usansolo
    2025-06-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu