Santakurtzetarako bederatzi talderen artean bozkatu daiteke dagoeneko
Jaiak
BINKE / 2022ko maiatza
Santakurtzetarako bederatzi talderen artean bozkatu daiteke dagoeneko
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Gaizka Peñafiel
Pasa den hilabetean hasi zen Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua, eta jada proposamen finalen arteko bozkaketa egiteko aukera zabaldu du Udalak datorren eguenera arte, maiatzak 19. Ezagutu hemen zeintzuk diren kontzertu nagusietako taldeen aukerak.
Santakurtz jaietako kontzertu nagusien aukeraketa pasa den hilean hasi zen eta jada zabalik dago azken proposamenen artean bozkatzeko aukera. Binkek apirilean publikatu zuen bezala, Jai Batzordeak eta Udalak, Galdakaoko jaietako prozesu parte-hartzailean bi prozedura antolatu zituzten; irailak 17ko kontzertu nagusia proposatzea, eta irailak 9, 10 eta 16ko kontzertuak aukeratzea.
Orain, irailaren 9an, 10ean eta 16an eskainiko diren kontzertuen aukeraketa egiteko bozkaketa zabaldu da, herritarrek botatako proposamenen artean Udalak eta Jai Batzordeak hiru talde aukeratu baitituzte egun bakoitzerako —hainbat irizpide kontuan hartuta—.
16 urtetik gorako herritarrek egun bakoitzeko kontzertu bati botoa emateko aukera dute eta parte hartzeko azken eguna maiatzaren 19a, datorren eguena, izango da galdakao.erabaki.eus plataformaren bitartez. Hona hemen kontzertuen aukerak:
Irailak 9, barikua
– Skakeitan
– Skabidean
– Liher
Irailak 10, zapatua
– Califato 3/4
– Zetak
– Los de Marras
Irailak 16, barikua
– La Furia
– J Martina
– Sua
Jaietako kontzertu nagusia aldiz, Galdakaoko Udalak Jai Batzordearekin batera aukeratuko du herritarrek prozesuaren aurreko pausoan botatako proposamenen arabera.