Trafiko seinale handi bat A8an jausteko zorian Galdakaon, kamioi baten istripuaren ondorioz
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak
Kamioi batek errepidearen alde batetik bestera doan trafiko seinale handi baten kontra egin du gaur arratsaldean, eta jausteko zorian izan da une batez. Baina gainera, istripu horrek bigarren bat ere eragin du jarraian.
Bizkaiko Suhiltzaileek eman dute abisua eguazten honetan, arratsaldeko 17:20ean: «Trafiko istripua, kamioi bat inplikaturik, A8 Galdakaon. Suhiltzaileak bidean». Kamioi handi batek trafiko seinale handi baten aurka jo du, bazterbide batetik bestera gurutzatzen duen seinale handi horietako baten aurka.
Ondorioz, seinalea jausteko zorian izan da autobidearen 105. kilometroan, Bekea auzoaren parean, eta Trafiko Zuzendaritzak 18:00etan iragarri duenez noranzko bat itxi egin behar izan dute Irungo norantzan.
Baina gainera, kamioi horren istripuak bigarren istripu bat eragin du arratsalde berean auto bat iraulita. Suhiltzaileez gain anbulantzia ere gerturatu behar izan da eta auto honetako gidaria artatu behar izan dute. Ez dute Trafiko Zuzendaritzak eta suhiltzaileek bestelako daturik eman.