Tren bat bidetik atera da Usansolon eta ondorioz Euskotrenek zerbitzua eten du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Phototrain
Euskotrenek zerbitzua eten du Usansolo eta Lemoa artean, Usansoloko geltokian tren bat bidetik atera ostean. Bizkaiko Suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura.
Bizkaiko Suhiltzaileek sareetatik jakinarazi dutenez, tren bat bidetik atera da Usansoloko geltokian 13:20 aldera eta istripuaren lekura bertaratu dira. Honen ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten du Usansolo eta Lemoa artean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu istripuan. Bidaiariak euren kabuz atera dira trenetik eta oinez joan dira geltokiraino.