Udaberriko Sormene maiatzaren 16tik 18ra antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Aurten ere Sormene Galdakaoko sorkuntza plaza antolatuko da eta udaberriko ekinaldia maiatzaren 16tik 18ra izango da. Udalak azaldu duenez, egitaraua oraindik itxi gabe dago.
Bosgarrenez, Sormene sorkuntza plaza antolatuko da Galdakaon. Hainbat alor uztartuko dituen ekimenaren lehenengo ekinaldia, ohi denez, udaberrian izango da aurten ere.
Zehazki, Galdakaoko Udalak iragarri duenez, maiatzaren 16tik 18ra izango da udaberriko aurtengo Sormene.
Programa oraindik itxi gabe dagoela azaldu du Udalak baina ekimen berri bat iragarri du jadanik: aurtengo Sormeneren doinua izango den kanta aukeratzeko lehiaketa.