BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Udal Gobernuak 13 milioi euro gehituko dizkio urteko aurrekontuari

Udal Gobernuak 13 milioi euro gehituko dizkio urteko aurrekontuari

Binke
2021-04-23
660
0

Ekonomia
BINKE / 2021eko apirila

Udal Gobernuak 13 milioi euro gehituko dizkio urteko aurrekontuari

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Udal Gobernuak 13 milioi euroko aldaketa aurkeztuko duela iragarri du gaur Galdakaoko alkateak. Kopuru horrekin bideratuko dira, besteak beste, arrapala mekanikoak, igogailu eta igarobide berriak, Elexaldeko igerilekuetako taberna, kirol-instalazio berriak edota lursail berriak erostea. Albiste honetan zerrendatu ditugu, zehatz-mehatz, 27 proposamen berrietariko batzuk, aurrekontu eta guzti.

Datorren eguenean egingo den apirileko Ohiko Osoko Bilkuraren aurretik, Galdakaoko Udal Gobernuak herriari prentsaren bitartez azaldu gura izan dio bere urteko aurrekontuetan aldaketa nabarmen bat egin gura duela. Berri hori azaltzeko ardura Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak izan du gaur. Aldaketa honekin, «Udal honek urteetatik herritarrekaz daukan zorra pixkanaka herriari bueltatzen hastea da», azaldu du Arriandiagak.

«Zor» hori nondik datorren ere esplikatu du alkateak. Batetik, aurreko legegintzaldietan egin barik geratu diren proiektuak «behingoz bideratu diralako Udal Gobernu hau udaletxean dagoanetik». Eta aurreko argudioa indartzeko adibide bi jarri ditu Arriandiagak: Ibaizabalen berbideratzearekin jarraitu ahal izateko desjabetzeak gauzatu dituela —bestela URAk ezingo luke hirugarren fasearekin jarraitu— eta 2015etik kobratu barik egon diren eraikinetako gainbalioak kobratu egin direlako iraungi baino lehen —horretarako langile bat jarrita eta modu honetan diru-kutxara 600.000€ gehituta—.

Bestetik, «galdakoztarren ongizatean igarriko dan proiektu barriak egia bilakatuz» kitatzen joan gura du Galdakaoko Udalak hasieran aipatutako zorra, eta udaletxean bakarrik eskaini duen prentsaurrekoan alkateak berak gaineratu du: «Hamarkadatan mila proiekturako dirua gordetzen joan da Udala, baina gero ez ebazan proiektuok gauzatzen; holan ba, milioika euro daukaz Galdakaoko Udalak soberakinetan».

Soberakinak ez du superabitarekin zerikusirik, azken hau gastatu ez den gastu-estrukturalen aurreikuspenetik ateratzen delako. Soberakina aldiz, egin barik geratu diren proiektuetatik ateratzen da. Kopuru horiek diru-kutxa batera sartzen dira eta horrela egin ditu Galdakaoko Udalak azken urteetan 40 milioi euro soberakinetan.

«Soberakin ekonomiko horri irtenbidea emoten» hasi gura du Udalak, Iñigoren esanetan, eta horregatik datorren egueneko Ohiko Osoko Bilkuran aurkeztuko du Udal Gobernuak 13 milioi euroko aldaketa urteko aurrekontuetan.

Hamahiru milioi horiek Udalaren sei arlotan gehituko dira eta legegintzaldi honetan burutuko dira. Hauek adibide zehatzetariko batzuk:

Hirigintzan

  • N-634 errepidean biribilgunea egiteko lanak: 1.264.184€.
  • Elexaldeko igerilekuko taberna: 1.000.000€.
  • Tximelarreko igogailua: 688.000€.
  • Pontzi Zabalako arrapala mekanikoa, 1. fasea: 1.250.000€.
  • Berezikoetxeko parkeko estalkia: 483.000€.
  • Asfaltatzea eta zolaketa hirigune eta baserri guneetan: 1.463.000€.
  • Aperribaiko 1. igogailua: 831.000€.
  • Aperribaiko igarobidea konpontzea: 740.000€.
  • Olabarriko igarobidea konpontzea: 380.000€.
  • Etxebizitza dotazionalak: 248.000€.
  • Markesina propioak, ez dagoen lekuetan jartzeko: 50.000€.
  • ESAN handitzeko, ondoko lokala egokitzea: 250.000€.

Ondarean

  • Etxebizitzak erosteko: 246.000€.
  • Udal lokalak egokitzeko: 200.000€.
  • Egiako eskola ondoko lurrak erosteko: 42.000€.
  • Lurra Olabarrin: 27.000€.
  • Elexalden baserria eta lurra: 240.000€.
  • Ekipamendurako lurra Elexalden: 112.500€.

Kirolean

  • Kirola aire librean egiteko kalistenia parkea: 48.000€.
  • Bizikletak konpontzeko tailerra kalean: 15.000€.
  • Ganguren Mendi Taldearekin hitzarmena, Upomendi inguruko bideak seinalizatzeko: 46.250€.
  • Kirol ekipamenduetarako: 50.000€.

Informatikan

  • Informatikako sistema eta zerbitzuak hobetzeko: 371.600€.
  • Webgunea berritzea: 35.000€.

Kulturan

  • Torrezabal Kultur Etxeko ekipamendua berritzeko: 24.000€.
  • Arte eszenikoen sustapenerako: 36.000€.

Enplegu planean

  • Aurretik zeuden 1.030.000 euroei 800.000€ gehituko zaizkio enplegu planari.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Juan Karlos Irizar hil da, Galdakaoko Musika ...

Hurrengo albistea

Beste Obus bat aurkitu dute Galdakaon

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Irrisketa Artistikoko Euskadiko Txapelketa hartuko du asteburuan Unkina kiroldegiak

    2023-06-02
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Udalak bere gain hartuko du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua

    2024-07-08
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Erletxe eta Boroa arteko bidegorriaren diseinua onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak

    2023-07-27
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansolo udalerri izateko legea aldatzea onartu du Espainiak

    2023-12-19
    Usansolo
  • Aktualitatea

    ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu dute Usansolon domekarako

    2025-02-20
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Martín zinegotziak Galdakao Oroimenaren aurkezpenera gonbidatu ez izana salatu du

    2023-02-08
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

Urtero egin ohi duen bezala, udako kontzertu berezia eskainiko du Galdakaoko Da Capo Musika Bandak uztailaren 17an 19:00etan...
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11
  • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

    Galdakao
    2025-07-10
  • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

    Galdakao
    2025-07-10
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-09

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu