Ur puzgarriak jarriko dituzte Urreta kiroldegian barikuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BStock
Haurrei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetan Galdakaoko Udalak, haien artean, ur-puzgarriak jarriko ditu Urreta kiroldegian barikuan, urtarrilak 5. Jarduera lau urte gorako umeei dago zuzenduta eta parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Uretan gozateko aukera izango dute umeek Galdakaon barikuan, urtarrilak 5. Udalak ur-puzgarriak jarriko ditu Urreta kiroldegian, lau urte gorako haur eta gazteei zuzendutako ekintzan.
Arduradunek jakinarazi dutenez, bi txandatan banatuko dira: 10:45- 12:00 eta 12:15-13:30. 12 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira eta 8 urtetik beherakoak heldu batekin egon beharko dira uretan. Pertsona heldu bakoitzak 5 ume eduki ahal izango ditu bere kargu.
Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea Urreta kiroldegian. Kiroldegiko abonatuentzat doakoa izango da ekintza eta gainontzekoek sarrera erosi beharko dute.