Urreta kiroldegiak Udako Euskal Herriko Haurren Igeriketa Txapelketa hartuko du asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: C. González
Euskal Igeriketa Erakundeak Udako Euskal Herriko Txapelketa antolatuko du asteburuan, haurren mailan. Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da eta guztira 43 taldek parte hartuko dute.
Asteburuan Igeriketa izango da protagonista Galdakaon, izan ere, Euskal Igeriketa Erakundeak Udalko Euskal Herriko Txapelketa antolatuko du Urreta kiroldegi galdakoztarrean, haurren mailan.
Zapatuan, ekainak 29, eta domekan izango da txapelketa eta goizez eta arratsaldez lehiatuko dira igerilariak.
Guztira 43 taldek parte hartuko dute Galdakaoko txapelketan, haien artean Galdakao Igeriketa Taldea.