Urreta kiroldegian jokatuko da 2. Mailako Nesken Saskibaloi Euskal Kopa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibaizabal Saskibaloi Taldearen sareetatik
Ibaizabal, Domusa Teknik ISB, HGB Ausarta Barakaldo eta Modragon Unibertsitatea taldeek jokatuko dute aurten 2. Mailako Nesken Saskibaloi Euskal Kopa. Txapelketa Urreta kiroldegian antolatuko da, irailaren 20tik 22ra.
Urreta kiroldegiak hitzordu berezia hartuko du irailean, zehazki, 2. Mailako Saskibaloi Euskal Kopa. Hilaren 20an finalerdiak antolatuko dira kiroldegi galdakoztarrean eta 22an aldiz, finala.
Lehen finalerdia 18:00etan izango da, Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarraren eta Ausarta Barakaldoren artean.
Bigarrena aldiz, 20:00etan Domusa Teknik eta Mondragon Unibertsitatea talde gipuzkoarrean artean izango da.
Finalerdietako bi talde irabazleek irailaren 22an 12:00etan jolastuko dute finala, Euskadiko Txapeldun bilakatzeko.