Urreta Taekwondo Taldeak bederatzi domina lortu zituen Bizkaiko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Pasa den domekan, maiatzak 28, Bizkaiko Taekwondo Txapelketa lehiatu zen benjamin eta kimu kategorietan. Urreta Taekwondo Taldeko hainbat kidek parte hartu zuten Miribillan antolatutako hitzorduan eta guztira bederatzi domina lortu zituzten. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.
Ehundaka ume batu ziren pasa den domekan, maiatzak 28, Miribillan, Bizkaiko Taekwondo Txapelketan parte hartzeko. Benjamin eta kimu kategorietako txapelketa lehiatu zen eta honetan Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu zuten.
Guztira bederatzi domina lortu zituzten Urretako umeek. Zehazki, urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bat eskuratu zituzten Miribillan.
Urrezkoak Sami Ayoubek, Ager Estebanek, Esther Pomarrek, Irene Landak eta Josu Lopezek lortu zituzten; zilarrezkoak Alatz Escuderok, Oier Palmak eta Adei Diezek; eta brontzezkoa Peio Fernandezek.
Talde galdakoztarretik kirolari guztiek egindako lana goraipatu dute eta emaitzengatik zoriondu dituzte.