Bizkaiko Igeriketa Txapelketa lehiatu zen pasa den asteburuan Santurtzin, eta bertan errekor berria hautsi zuen Elrik Huth Galdakao Igeriketa Taldeko kideak. Bizkaiko errekor absolutua hautsi zuen 200 metro tximeletan, 1:59.70ko denborarekin.
Santurtzik Bizkaiko Igeriketa Txapelketa hartu zuen pasa den asteburuan, junior eta absolutu kategorietan.
Bertan Galdakao Igeriketa Taldeko igerilariek parte hartu zuten, eta bi kopa irabazi zituzten: bigarren izan ziren mutilen absolutu mailan, eta bateratuan, absolutu mailan ere.
Bestalde, aipatzekoa Elrik Huth igerilariak Bizkaiko errekor absolutua hautsi zuela Santurtzin, 200 metro tximeletan, 1:59.70ko denborarekin.
Aurreko marka Julen Zabalo igerilariak egin zuen, 2:00.87ko denborarekin.
Huth Espainiako txapeldunorde izan zen duela bi aste, BINKEk jaso zuen moduan.




