Bengoetxetik abiatuko den ibilbide zirkularra antolatu du Gangurenek, domekarako

Argazkia: Wikilok.

Asteburuan Bengoetxeko jaiak ospatuko dira eta horretarako egitarau zabala antolatu dute. Horren baitan, Bengoetxe eta Ganguren Mendiaren inguruak zeharkatzeko ibilbidea eskainiko du Ganguren Mendi Taldeak domekan, uztailak 19.

Bengoetxe auzo galdakoztarreko jaiak barikutik, uztailak 17, domekara bitarte ospatuko dira. Besteak beste, janari txapelketak, tailerrak eta musika saioak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar, BINKEk jaso zuen moduan.

Halaber, Bengoetxe eta Ganguren Mendiaren inguruak zeharkatzeko ibilbidea eskainiko du Ganguren Mendi Taldeak domekan, uztailak 19, egitarauaren baitan.

Ibilbide zirkularra izango da, eta 09:30ean hasiko da Bengoetxeko txosnagunetik, hurrengo txokoak zeharkatuz: Troka, Axpuru, Asuela, Uraburu, Elorritxueta, Txaketo iturria, Txaketolandeagana-Aranzelako prese, Urreta eta Troka.

Bi ibilbide egiteko aukera eskainiko du Gangurenek: laburra, 14 kilometrokoa, eta luzea, 18 kilometrokoa.

Izen-ematea doakoa da eta bjaiak@gmail.com helbidera idatziz egin behar da. Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.

situs togel

situs toto