Urtats Gomezek zilarrezko domina lortu zuen Espainiako Open Igeriketa Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Richard Gomez
Pasa den astean Espainiako Open Igeriketa Txapelketa antolatu zen Sabadellen eta dozenaka igerilari batu zituen hitzorduak. Besteak beste, Urtats Gomez galdakoztarrak parte hartu zuen eta zilarrezko domina lortu zuen gazte mailan.
Sabadellek Espainiako Open Igeriketa Txapelketa hartu zuen pasa den astean, zehazki, otsailaren 21etik atzo bitarte. Hitzorduak Espainiako hainbat txokoetako dozenaka kirolari batu zituen, tartean Urtats Gomez galdakoztarra.
Gazteak zilarrezko domina lortu zuen gazte mailako txapelketan 200 metro tximeleta proban, 2:04:16ko denborarekin. Txapelduna Sandro Henras-Marouf izan zen eta Gomezen atzean aldiz, Mario Ariasek lortu zuen 3. postua.
Domina honekin bost domina lortu ditu honezkero Gomezek estatu mailako lehiaketetan, parte hartu duen maila guztietan dominak lortuz.