Urte berri, proiektu berri FP Andra Marin
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari
Askotan egiten dira hainbat proiektu Lanbide Heziketako ikastetxeetan baina bereziki proiektu hau, bakarra da Euskalherrian eta estatuan ere. Ikasturtearen hasieran EIE (“Empresa e iniciativa emprendedora” gazteleraz) moduluan eta tailerreko modulu batzuetan, ikasle eta irakasle batzuen artean proiektu batzuk adostu genituen, haien artean “Funtzio anitzeko gela mugikorra” delako hauxe.
Proiektu honetan autobus bat zaharberritu dugu barrutik, funtzio anitzeko gela bihurtuz. Ekonomia zirkularrari keinu bat eginez, material gehiena birziklatuta izan da. Egileak Mantenu Elektromekanikoko 2. mailako eta Telekomunikazioko 2. mailako ikasleak dira.
Zertarako erabiliko da? Lehendabizi Eibarreko Ikasenpresa azokara eraman dugu, otsailaren 1ean egin den Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe guztietako proiektuen erakustaldira. Ekitaldi hau Ikasenpresak (TKNIKA) antolatzen du ikasleen sormena pizteko helburuarekin eta haien enpresa ideiak aurkezten dira, kurtsoan zehar landutako proeiktuak erakutsiz. FP Andra Maritik “Funtzio anitzeko gela mugikorra” eraman dugu negozio ideia bezala.
Autobus hau beste ekintzetan ere erabiliko da, adibidez Euskelec (TKNIKA) eta auto elektrikoen Greenpower proeiektuetan logistika eta telemetría sistemak eramateko. Proiektu honetan Galdakaoko Udala , Solargic, M Solutions eta Prosenor enpresek ere hartu dute parte. Donostiako eta Arabako beste ikastetxe batzuek interesa erakutsi dute proiektu honengan, beraien laguntza eskainiz eta gure zerbitzuak eskatuz.