
Usansoloko Euskaraldiko Hamaikakoa aurkeztu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskaraldia Usansolo
Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurtengo Euskaraldia eta barikuan egin zuten Usansolon honen aurkezpena. Ekitaldian, besteak beste, aurtengo Hamaikakoa ezagutzera eman zuten. Hemen batu ditugu Usansoloko Euskaraldiko ordezkariak izango diren hamaika herritarren izenak.
Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean, eta izen-ematea zabalik dago honezkero webgune bitartez. Usansolok bat egin du aurten ere Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen egitasmoarekin eta barikuan, martxoak 14, egin zuen honen aurkezpena.
Dozenaka herritar batu ziren Unkinako frontoian 19:30etik aurrera eta hauen aurrean aurtengo Hamaikakoa aurkeztu zuten antolatzaileek. Hauek dira aurtengo Usansoloko Hamaikakoa osatzen duten herritarrak (goiko argazkian batzuk falta dira):
- Patri Espinar
- Lorea Telletxea
- Laiene Etxezagarra
- Alex Estibez
- Josu Grandibal
- Iñaki Olano
- Edurne Ojanjuren
- Nagore De la Torre
- Monika Olazabalaga
- Rocio Gomez
- Iker Valderrama
- Maria De La Natividad
- Maribel Olabarri
- Iker Pagazaurtundua
Ekitaldiaren ostean triki-poteoaz gozatu zuten auzokideek Etxahun Lekue eta Oihana Bartra bertsolariekin, Usansoloko bertso eskolako kideekin eta Oinarin Dantza Taldeko txarangarekin.