EGITARAUA | Dantza, kontzertuak eta lehiaketak, Usansoloko jaietan

Argazkia: Ander Elordui.

Usansoloko Jai Batzordeak badu dagoeneko azaroaren 27tik 30era ospatuko diren jaien egitaraua prest. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak antolatuko ditu lau egunetan zehar. Hemen ezagutu daitezke egunez eguneko ekintza guztiak.

Neguko jaietarako prest daude usansolotarrak. Usansoloko Jai Batzordeak ezagutzera eman duenez, azaroaren 27tik 30era ospatuko dira eta hainbat ekintzak antolatuko dituzte lau egunetan zehar txiki eta nagusientzat.

Besteak beste, musika, dantza eta kirola uztartzen dituzten saioak eskainiko dira Usansolon. Hemen batu dugu egunez egun antolatuko diren ekintzak:

Azaroak 27, barikua
17:00 Umeentzako tailerrak, ludotekan
17:00 3×3 Saskibaloi txapelketa, Unkina kiroldegian
18:30 Disko dantza, Izar plazan
20:00 Pregoia, Izar plazan
20:15 Mozorro gaua, Photocall-a Izar plazan
20:15 Dj Trikitrack, herritik zehar
22:30 Kontzertuak, karpan: Crazy Lisa, Argitu
erromeria eta Dj Gose eta Sue

Azaroak 28, zapatua
09:30 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herrian zehar
10:00 Indaba eta tortilla txepelketen hasiera, Unkina plazan
11:00 Ene Gerturen artisau azoka, Izar plazan
11:00 Familientzako jolasak, Izar plazan
12:30 Gaiteroen kalejira erraldoiekin, herritik zehar
14:00 Indaba eta tortilla txapelketan sari banaketa
15:00 Bazkari herrikoia
17:30 Gaztechef lehiaketa, frontoi txikian
19:00 Erromeria, Izar plazan
19:00 Larrain Dantza, Izar plazan
20:00 Poteo pelukeroa Matraka Elektrotxarangarekin
22:45 Kontzertuak Unkina plazan: Buzkentza,
Koan eta Zutik

Azaroak 29, domeka
09:30 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herrian zehar
10:30 Artisau azoka, Unkina plazan
12:30 Oinari Dantza Taldearen emanaldia, Unkina kiroldegian
13:30 Pasabares gaiteroekin
17:30 Gure Herri Kirolak ikuskizuna eta tailerra

Azaroak 30, astelehena
17:00 Umeentzako jolasak, Unkina plazan
17:30 Txokolatada Lazos Txurrerian
18:00 Bertso saioa, Unkina plazan

situs togel

situs toto