Usansoloko umeeekin izango dira gaur Errege Magoak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Aurten ere geldialdia egingo dute Errege Magoek Usansolon. Kabalgata 18:45ean hasiko da tren geltokian eta herritik buelta eman ondoren Ander Deuna elizara helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar.
Gabonetako egun berezienetako bat da gaur, umeentzat batez ere. Izan ere, Errege Magoek hainbat herritan egiten dute geldialdia haien bidai luzearen baitan.
Usansolon 18:45etik aurrera izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Kabalgata ordu horretan hasiko da tren geltokian eta herritik buelta emango dute hirurek, ibilbide hau eginez: Pertxin, Torreondo, Oletxe eta Ander Deuna eliza.
Elizan bertan izango da Gazteberri Kultur Elkarteak antolatzen duen kabalgataren amaiera eta han bertan umeei harrera egingo diete Errege Magoek.