
Zapatuan kotxe-karabana egitera deitu dute Usansolon, geltokia erdigunean eskatzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Geltokia Erdigunean
Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute usansolotarrek eta horretarako zapatuan, martxoak 1, kotxe-karabana egitera deitu tu Geltokia Erdigunean plataformak. Meatzetatik abiatuko dira 11:00etan.
Usansolotarrek Metroaren 5. linearen proiektuan aldaketak egitea eskatzen jarraitzen dute, izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak iragarritako alternatibak «ez dira nahikoak». Horregatik, erdigunean Metro geltokia ezartzea eskatzen dute.
Aldarrikapen honen harira zapatuan, martxoak 1, mobilizazio berri bat deitu Geltokia Erdigunean plataformak. Kotxe-karabana egingo dute eta Meatzetatik abiatuko dira 11:00etan.
«Zarata apur bat egiteko ordua heldu da! Horregatik martxoaren 1ean, larunbata, guztiok kotxez Usansolotik zehar! Geldi ditzagun bideak!», adierazi du plataformak sareetatik.