‘10 emakumek, mundua dantzan’ tailerra hartuko du zapatuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Stardanze
Doos Colectivo taldeak ’10 emakumek, mundua dantzan’ tailerra eskainiko du zapatuan, urriak 21, Torrezabalen. Mercedes L. Caballerok idatzitako eta Bea Apariciok ilustratutako liburuan oinarritutako jarduera izango da.
Torrezabal Kultur Etxeak hainbat ekintza hartzen ditu urtean zehar, musika, dantza, antzerkia eta beste hainbat alor uztartzen dituztenak. Zapatu honetan dantza izango da protagonista nagusia, Doos Colectivoren eskutik.
Taldeak ’10 emakumek mundua dantzan’ familientzako tailerra eskainiko du Torrezabalen, 10:30etik 13:00era.
Jarduera Mercedes L. Caballerok idatzitako eta Bea Apariciok ilustratutako liburuan izango du oinarria, antolatzaileek azaldu dutenez.