Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak XXII. Mendi Astea antolatuko du bihartik azaroak 5, hilaren 26ra bitarte. Proiekzioak eta hitzaldiak eskainiko ditu, eta hemen batu dugu egitarau osoa.
Aurten ere Mendi Astea antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. XXII. edizioa izango da eta proiekzioak eta hitzaldiak eskainiko ditu.
Jarduerak herritar guztiei zuzenduta daude, eta sarrera librea izango da. Hauek dira ekintza guztiak:
Azaroak 5, eguena
19:30 Mendia, inlusioa eta kulturartekotasuna hitzaldia Ibilki Mendi Taldearen eskutik, Ganguren Mendi Taldearen rokrodomoan
Azaroak 12, eguena
19:00 Mendi Film jaialdiko hiru filmen proiekzioa, Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 19, eguena
19:30 Las Cainejas, Urriellun emakume aitzindariak hitzaldia, Ganguren Mendi Taldearen rokrodomoan
Azaroak 26, eguena
19:30 Xabier eta Iker Zaitaren Peruko Andeetako mendietan zehar hitzaldia, Ganguren Mendi Taldearen rokrodomoan
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.




