«35 ordu», Asier Intxaurbe
Iritzia
Asier Intxaurbe Gorostiza
BINKE / 2022ko urtarrila
35 ordu
Testuinguruaren arabera izango da zerbait handia edo txikia: 35 orduko lanaldiak edo 35 orduko mendi ibilaldiak, esaterako, ordu kopuru handiak dira. Baina 35 orduz astean zehar lan egitera ohituta gaude, eta azterketa garaian astean zehar 40 ordu ikasten egotera.
Ez da aldiz gauza bera gertatzen irakasgai guztien kasuan. Ordu asko eskaintzen zaie, adibidez, matematikei, ez ordea Gorputz Hezkuntzari. Aurreko egunean entzun nion estatuko ministerioko arduradunari, proposatutako dekretu berriarekin Gorputz Hezkuntzako ordu kopuruak berriz murrizteko asmoa dutela. Urte osoan soilik 35 ordu, edo, beste modu baten esanda, astean soilik ordu eta erdi.
Gaur gizartean dugun arazo nagusienetakoa da gizentasuna eta sedentarismoa. Pandemiaren ondorioz arazo honek goraka egin du. Dekretu honek, aurretik aipatutako arriskuak are okerrago egingo dituela uste dut. Kontuan hartu behar dugulako gazte askoren kirola egiteko une bakarra irakasgai hau dela. Proposamen honek aurrera eginez gero, arazo larriak ekarriko dituela uste dut. Jarduera fisikoak dituen onurak aintzat izanik, zergatik alde batera utzi?