EGITARAUA | Euskararen Egunean trikipoteoa, bazkaria eta Kalakan Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Kalakan taldea
Aitzakia ederra dugu euskaldunok aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna behar bezala ospatzeko: Euskaraldiaren ariketa amaitu berri, euskaraz jarraitzeko motibo bikaina dugu gure hizkuntzaren eguna zapatu baten antolatzea. Hemen egun osoko egitaraua!
Euskaraldia abenduaren 2an amaitzearekin batera dator, biharamunean, Euskararen Nazioarteko Eguna hilaren 3an. Urteroko hitzordu hau, aurten gainera, zapatuan ospatuko da. Eta horretarako zenbait ekintza antolatu ditu Galdakaoko Udalak, herriko hainbat talderen laguntzarekin.
Hauxe da gure hizkuntzaren eguna ospatzeko Galdakaok antolatu dituen ekintzak, talo tailerrarekin hasi eta Kalakan zein Gora Herria taldeen kontzertuekin amaituta:
Abenduak 3, zapatua
11:00 Talo tailerra, Kurtzeko plazan.
13:00 Trikipoteoa, Taupadak dantza taldearen erakustaldiarekin, herritik.
15:00 Herri bazkaria eta sagardo dastaketa, Kurtzeko plazan. «Tabernan Euskaraz» lehiaketaren sari-banaketa.
17:30 Baflepoteoa, herritik.
19:45 «Sagarra jo» abestiaren koreografia, Taupadak dantza taldearen eskutik Kurtzeko plazan.
20:00 Kontzertuak, Kurtzeko plazan: Kalakan + Gora Herria erromeria