EGITARAUA | Olentzero, Mari Domingi eta haurrentzako hainbat ekintza izango dira Galdakaon Gabonetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gotzon Almaraz
Gabonak heltzear dira eta hauek ospatzeko programa anitza antolatu du Galdakaoko Udalak. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek eta musikak eta bertsoek ere lekua izango dute. Hemen batu dugu hurrengo egunetako egitaraua.
Askok irrikaz itxaroten dituzten Gabonak heltzear dira. Argi, kolore eta ospakizun egunak izango dira hurrengoak eta Galdakaoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu etxeko txikienek, gazteek eta familia osoek gozatzeko. Besteak beste, hilaren 27tik 30era, Gabonetako Haur Parkea jarriko da Elexaldeko kiroldegian.
Hauxe da barikuan, abenduak 23, hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko den programazioa:
Abenduak 23, barikua
17:30 Olentzerorekin kalejira, Gorozibaitik.
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta ipuin kontaketa Patakon Kultur Elkartearen eskutik, Torrezabalen.
19:00 San Tomas txiki, Santi Brouard plazan.
20:00 Bertso jaialdia, Torrezabalen.
Abenduak 24, zapatua
12:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita Sarrikue egoitzara. Ondoren, kalez kale ibiliko dira Aperribai auzoan eta gutunak jasoko dituzte. Usansolon, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria, Meatzetan.
16:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Kurtzeko plazan. Jarraian, kalejira Basajaunen eta txistulari eta dantzarien laguntzarekin.
16:30 Kantaldia kaleetan barrena.
17:30 Olentzero eta Mari Domingiren opari banaketa, Unkinan.
19:00 Olentzero eta Mari Domingiri agurra Usansolon, Apario Euskara Taldeak antolatuta.
Abenduak 26, astelehena
12:00 Txu-txu trena Galdakaoko kaleetan zehar.
Abenduak 27, martitzena
12:00 Txu-txu trena Galdakaoko kaleetan zehar.
16:30 Txu-txu trena Usansoloko kaleetan zehar.
Abenduak 29, eguena
20:30 Merina Gris eta Ainhoa Larrañagaren kontzertua, Torrezabalen.
Abenduak 30, barikua
20:30 80ko hamarkadako jaia Mozoilo Irratiaren eskutik, Torrezabalen.
Urtarrilak 5, eguena
18:00 Errege Magoen kabalgata, Galdakaon zehar.
19:00 Errege Magoen kabalgata, Usansolon.
Bestalde, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Topaguneek ekintza bereziak antolatu dituzte, besteak beste, sukaldaritza tailerra, eskulanak, jolasak eta ginkanak.