‘Ahots propioa duten instrumentuak’ kontzertua eskainiko du Da Capok Torrezabalen

Argazkia: Da Capo Musika Banda.

Galdakaoko XXXV. Musika Asteak sei saio eskainiko ditu eta domekan, azaroak 21, Galdakaoko Da Capo Musika Banda arituko da Torrezabalen. Bandak Ahots propioa duten instrumentuak kontzertua eskainiko du.

Aurten ere, Musika Astea antolatu da Galdakaon. Hogeita hamabosgarren edizioak egitarau anitza eskainiko du aurten, besteak beste, ganbera musika, pianoa, txistua eta musika klasikoa uztartuko dituzte saioekin.

Programa domekan, azaroak 21, amaituko da, Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertuarekin. Saioa 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai daude.

«Oraingo honetan, gure musikariak protagonista bihurtuko dira, bakarlarien kontzertu batean, bandak lagunduta. Aukera berezia da musikariek beren talentu indibiduala erakuts dezaten. Normalean lehen planoan egoten ez diren musika-tresna batzuk gertutik deskubritu ahalko ditugu eta haien soinu-aukerak hobeto ezagutu», adierazi dute taldetik.

situs togel

situs toto