Alvaro Ruiz izango da EH Bilduren alkategia Usansoloko lehen udal hauteskundeetan

Argazkia: Usansoloko EH Bildu.

Usansoloko EH Bilduk aukeratu du dagoeneko 2027ko maiatzean antolatuko diren Usansoloko lehen udal hauteskundeetarako alkategaia. Alvaro Ruiz izango da, azken urteotan Usansoloren garapen politiko eta instituzionalean parte hartu duen gaztea.

EAEko udalerrietako alkateak aukeratzeko hauteskundeak antolatuko dira 2027ko maiatzean, eta Usansolon lehenengoak izango dira ofizialki udalerri denetik.

Alderdiak hasi dira horietarako motorrak berotzen, eta Usansoloko EH Bilduren Mahai Politikoak aukeratu du dagoeneko nor izango den taldearen alkategia: Alvaro Ruiz Vadillo.

2020ko uztailean BINKEko portada izandakoa Usansoloko Kudeaketa Batzordeko kidea da, Usansolo Herria talde politikoa ordezkatuz.

Ruizek 26 urte ditu eta Lehen Hezkuntzan graduatua da. Azken urteotan, Usansoloren garapen politiko eta instituzionalean parte hartu du, udalerri berriaren lehen urratsetan eta herriaren antolaketan arituz.

«Orain, EH Bilduren eskutik, Usansoloren etorkizun politikoan beste urrats bat emateko proposatu dugu alkategai izateko. Gaztetasuna eta orain arteko esperientzia uztartuz, herriaren etorkizunari begirako proiektu politikoaren buru izateko erronkari helduko dio», adierazi du alderdiak.

situs togel

situs toto