Urreta 2 ikastetxeko beheko solairuko portikoak egokitzeko obrak hasi dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak Urreta 2 HLHI ikastetxeko beheko solairuko portikoak egokitzeko obrak hasi ditu. Zehazki, portikoetako baoak metalisteria bidez itxi eta ikastetxeak eskatutako erabileretara egokituko ditu.

Urreta 2 HLHI ikastetxeko beheko solairuko portikoak egokitzeko obrak hasi ditu Galdakaoko Udalak. Portikoetako baoak metalisteria bidez itxi eta ikastetxeak eskatutako erabileretara egokituko dira. 

Lanek bi hilabete inguruko iraupena izango dute, eta zentroaren inguruko espazioetan zenbait eragin izango dituzte. Nolanahi ere, ikastetxeko jarduera ordutegian sarrera nagusia erabilgarri egongo da.

Batetik, ikastetxearen Urreta kaleko fatxadaren aurrean dauden aparkalekuak okupatu ahal izango ditu enpresak lanak egin bitartean, materialak eta bestelako osagaiak pilatzeko. Hala ere, ez da aurreikusten kale horretako trafikoa etetea, obretako materialak zamatu eta deskargatzeko une puntualetan izan ezik. Sor daitezkeen trafiko eraginak «behar bezala» seinaleztatuko dituzte langileek.

Bestetik, obrek irauten duten bitartean, eraikinaren sarrera nagusitik beheko solairuko portikoetara sartzeko bidea itxita egongo da. Era berean, ikastetxearen pareko espaloian lanak egin behar izatekotan, enpresak behar bezala seinaleztatuko ditu eremuak. Hala ere, ahal den neurrian, oinezkoentzako pasabideak mantenduko dira, eta kontrako espaloia uneoro egongo da erabilgarri.

Obrek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenak direla eta, «erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik eskerrak ematen dizkie Udalak aldez aurretik bizilagunei eta inguruko erabiltzaileei».

situs togel

situs toto