Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokitu du Gabonetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Osakidetzak ezagutzera eman du Gabonetako jaietagunetan lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokitu dituela. Galdakaoko anbulatorioa 8:00etatik 17:00etara dago zabalik urtarrilaren 5era arte.
Urtero bezala, Gabonetako jaiegunetan Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokitu ditu. Helburua «zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzea» da eta aldakortasuna dela eta, Osasun Zerbitzuak zentro bakoitzean kontsultatzea gomendatzen du.
Galdakaoren kasuan anbulatorioak urtarrilaren 5era arte goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara arte zabaltzea aurreikusita dago. «Zentroak zabalik egongo diren orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan», azaldu dute Osakidetzatik.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Osakidetzaren webgunean, anbulatorioaren paneletan eta informazio-karteletan.