Zazpi Trokak trailaren bigarren edizioa antolatu du Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Thinair
Ganguren Mendi Taldeak Zazpi Trokak trail lasterketaren bigarren edizioa antolatu du apirilaren 29rako. Ibilbideak 22,5 kilometroko luzera izango du eta izena emateko epea zabalik dago.
Pasa den urteko ekainean lehenengoz antolatu zuen Ganguren Mendi Taldeak Zazpi Troka trail lasterketa eta izan zuen arrakastaren ondoren, aurten berriz egitea erabaki dute. Apirilaren 29an egingo da bigarren edizioa eta dagoeneko izena eman daiteke www.sportmaniacs.com webgunean.
Aurtengo ibilbideak 22,5 kilometroko luzera izango du, 1.200 metroko desnibelarekin. Bizkaiko Mendi Lasterketa Txapelketaren barruan antolatu da lasterketa hau, maila absolutuan, gizon eta emakumezkoentzat. Txapelketatik kanpo, apirilaren 29an 18 urte beteta duen edonork parte hartu ahal izango du.
Izen emateko dataren araberakoa izango da prezioa, baita federatuta edo ez egotearen araberakoa ere. Hauek dira Ganguren Mendi Taldeak publikatutako II. Zazpi Trokak trailaren prezio zehatzak:
Araudi, antolaketa, zerbitzu, baliogabetze eta parte hartzearen inguruko informazio gehiago Ganguren Mendi Taldearen webguean ezagutu daiteke.