Purificación Zabala usansolotarra zoriondu du Udalak, bere 100. urtegunean
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, atzo domekaz Purificación Zabala usansolotarra zoriondu zuten Iñigo Hernando alkateak eta Mari Paz Losada alkateordeak bere etxean.
Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak, eta oraingo honetan Purificación Zabala Zelaia usansolotarra zoriondu dute, domekan bete baitzituen 100 urte.
Domeka eguerdian, hilaren 29an, gerturatu ziren Udalaren izenean Iñigo Hernando alkatea eta Mari Paz Losada alkateorde eta Adineko pertsonentzako zinegotzia Usansolora, eguneko protagonistaren bizilekura. Ez ziren Hernando eta Losada esku hutsik joan, agurtzearekin batera lore-sorta bat oparitu baitzioten Zabalari.