«Futbol eskola euskalduna», Eneko Ibarretxe
Eneko Ibarretxe Loroño
BINKE / 2017ko urria
Futbol eskola euskalduna
Triste eta minduta, atal honetan aurreko zenbakian Galdakao Futbol Eskola erdalduntzat hartu izanagatik. Erdalduntzat hartu eta hemen idatzi zuenaren arabera, bere eskakizunei kasu egingo ez bagenio bezala. Galdakao Futbol Eskolak ez du berea den kartelik jarrita Santa Barbara futbol zelaiaren kanpoaldean. Futbol zelaian dagoen denak ez du gurekin zerikusirik. Hala ere, ni neu gerturatu nintzen Binkeren aurreko zenbakian hementxe kexatu zen pertsonarengana, berak ezer argitaratu baino lehen, edozein kexa edo arazo izatekotan nigana etortzea eskatuz. Futbol Eskolarekin arazorik ez zuela esan zidan; are gutxiago monitoreen kontra —hauek umeekin euskaraz aritzen direla onartu zuen—. Beraz, zergatik aipatzen du bere kexetan gure futbol eskola? Galdakaoko Futbol Eskola bi urtez egon da Koikilerekin «Futbola oinarritik euskaraz» proiektuan barneratuta Udalaren laguntzaz eta gaur egun gure unerik goxoenean gaude, gure haurrei kirolaren baloreak euskaraz erakutsiz. Beraz, denak gonbidatu gura ditugu gurera etortzen astelehen edo asteazkenetan, baita bere berbak zuzentzera ere guganako kritika gogor hori zuzendu dezan. Monitoreen lana ere eskertu gura dut lerro hauen bitartez, hauek ere minduta sentitu direlako sortutako polemikagatik.