Ekialde Hurbilera janaria bidaltzeko bilketa antolatu du Zaporeak proiektuak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Brazzo
Zazpi urte dira errefuxiatu siriarrei elikagaiak bidaltzeko Zaporeak proiektua hasi zenetik eta ordutik laguntza eskaintzen izan dira. Orain, Siriak, Turkiak eta Kurdistanek jasan dituzten lurrikaren kaltetuei elikagaiak bidaltzeko bilketa antolatu dute Galdakaon.
Zaporeak proiektu galdakoztarra duela zazpi urte baino gehiago sortu zen, gerratik eta bonbetatik ihes egiten zuten eta Mediterraneoko uharteetara iristen ari ziren errefuxiatu siriarren krisiaren aurrean. Izua atzean utzi eta Europa etsai bati aurre egin behar zioten pertsona horiek «modu duinean» elikatzeko antolatu ziren orduan.
Orain Turkian, Kurdistanen eta Sirian gertatu diren lurrikaren aurrean «kezkatuta» agertu dira. «Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio elkarteko gure kideek esaten digutenez, ez dute bizi-baldintza duinik, elikadurarik, etxerik eta haur gehienak eskolatu gabe daude oraindik».
Honen aurrean, laguntza bidaltzeko kanpaina jarri dute martxan. Zehazki, janari bilketa antolatu dute Galdakaon astelehenetik aurrera.
Astelehenean Aperribaiko Auzo Elkartean batuko dute janaria arratsaldeko 18:30tik 20:30ra. Ludoteketan ordea, astelehenetik zapatura arte, otsailak 18, eraman ahal izango dira elikagaiak; eta Ostalaritza Eskolan data berdinetan 08:00-20:00 ordutegian.
Besteak beste, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea behar dutela jakinarazi du elkarteak.