Gazteei zuzendutako orientazio saioak antolatu ditu Galdakaok
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Antonio Guillem
Ikasketa edo lanbide aukeraketa egin behar duten DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zein familiei zuzendutako orientazio saio bi antolatu ditu Galdakaoko Udalak martxoan.
Galdakaoko Udalak laguntza eskaini nahi die ikasketa edo lanbide aukeraketa egin behar duten ikasleei eta horretarako hauei eta haien familiei zuzendutako orientazio saio bi antolatu ditu martxoan.
Helburu nagusia «zer izan nahi dut nagusitan?» galderari erantzuna aurkitzea da eta horretarako ikasleei dauden aukeren berri emango zaie saioetan.
Bi talde osatuko dira, eta talde bakoitzak bi saiotan hartuko du parte, martxoaren 15ean eta 22an edo martxoaren 16an eta 23an. Saio bakoitzean ordutegi ezberdina izango dute ikasleek eta familiek:
Lehenengo taldea:
Martxoak 15 eta 22
17:00: Gazteetzako saioa
19:00: Familientzako saioa
Bigarren taldea
Martxoak 16 eta 23
17:00: Gazteentzako saioa
19:00: Familientzako saioa
Saioetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta mlezameta@galdakao.net helbidera idatziz egin daiteke.