Enetz Gomez galdakoztarrak Espainiako FEDDI Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Richard Gómez
Enetz Gomez galdakoztarrak Espainiako Adimen Ezgaitasunaren Federazioak antolatutako Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz martxoaren 8tik 12ra, Torreviejan. Igerilariak bost marka hautsi zituen eta 100 metro bizkarra frogan zazpigarren postua lortu zuen.
Martxoaren 8tik 12ra Espainiako Adimen Ezgaitasunaren Federazioak Espainiako Igeriketa Txapelketa antolatu zuen Torreviejan. Ehundaka kirolari batu ziren hitzorduan eta giro «oso berezia» bizi zen antolatzaileen esanetan.
Torreviejako lehiaketako parte-hartzaileen artean Enetz Gomez galdakoztarra izan zen, lehen aldiz izan zela estatu mailako txapelketa batean.
Igerilariak 50 tximeleta, 50 eta 100 bizkarra, eta 50 eta 100 estilo libre frogetan parte hartu zuen, eta bost marka pertsonal hautsi zituen. Halaber, 100 bizkarra frogaren finalean sartu zen, zazpigarren postuan.
Ekainean Gomezek berriz parte hartuko du Espainiako Adimen Ezgaitasunaren Federazioak antolatutako txapelketa batean, kasu honetan Cadizen.